Irakasle eta idazlea

PATRI, irakasle eta idazlea da. Filologia Erromanikoan lizentziatua Salamancako Unibertsitatean (1970), non, besteak beste, irakasle bezala Fernando Lázaro eta Koldo Mitxelena izan zituen. Azken honek zuzenduta Euskal Filologian doktore gradua lortu zuen Pierre d´Urteren hiztegia. Londres 1715 tesi lanaz (Gasteiz, EHU 1986). Errenteria eta Donostiako Institutuetan lehenik eta gero EUTG-n, Bordeaux III Michel de Montaigne-n, eta Madriden UNEDeko Unibertsitateetan irakasle izan da euskararen eta euskal literaturaren munduratzeaz arduratuz. Bartzelona, Madrid, Valentzia, Mérida, Pontevedra, Cuenca, Salamanca, Baiona, Donostia, Bilbao, Gasteiz, Iruñea, Lille, Lancaster, Montpellier eta beste zenbait hiritako Literatur Jardunaldietan parte hartu izan du. Liburu ugari plazaratu ditu, batzuek bakarrik burutuak eta beste batzuek elkarlanean hamaika aldizkari ezberdinetan aurki daitezkeelarik berak sinatzen dituen artikuluak: Antzerti berezia, Anuario del Seminario Julio de Urquijo, Argia, Berriak, Egan, Epos, Euskera, Hegats, Jakin, Lapurdum, Mundaiz, Oihenart, Revista de lenguas y literaturas catalana, gallega y vasca, Serta Revista iberorrománica de poesía y pensamiento poético eta beste. Ikerketa eta dibulgazioaz at sorkuntza arloan ere poesia eta narrazioa landu ditu: ─Dorrejilko kanta (1977), Zeren azken finean (1984), Sekulorun sekulotan (1984), Zoazte hemendik (1995), Suaren froga (2021)…─. Bereziki Bertsogintzaz eta Euskal Teatroaz entseiu eta artikulu anitz idatzi ditu, testu ineditoak plazaratuz, Patxi Intxaurrandieta eta beste zenbaiten lankidetzaz. Adibidez: Euskal Antzertia (Antzerti 1984), Lapurdi, Baxanabarre eta Zuberoako bertso eta kantak (Etor 1991), Anton Abbadiaren koplarien guduak. Bertso eta aire zenbaiten bilduma, 1851-1897 (Eusko Ikaskuntza 1997), Zuberoako irri-teatroa. Recueil des farces charivariques basques (Izpegi 1998), Maria Dolores Agirre eta Euskal Antzertia (Michael V. Gazzo, Txapela bete euri, Egan 2004); Teatro popular vasco. Manuscritos inéditos del siglo XVIII. Estudio y edición (UNED 2007), Teatro Vasco. Historia, reseña y entrevistas, antología bilingüe, catálogo e ilustraciones (UNED 2009), Albert Camus, Gizon Zuzenak (Egan 2017), “Euskal teatroaren azken ikerketez gogoeta xume batzu”, Ekin eta joka, Azken ikerketak euskal teatroaz (EHAZE, 2018), ea. Halaberki erreferentzia gehiago aurki dezakezu interneten Armiarma atarian, Inguma-n, KM kulturunean, UNEDen eta ondoko ikus-entzunezko sailean, PDF, Artxibo, Bibliografia loturetan, bai eta argitaragabeen kapituluan hainbat poema, narrazio, antzerki eta saiakera berri.